Prentsa aretoa
Eduki nabarmenenak
Su Ta Gar taldeko Aitor Gorosabel eta Xabi Bastida, gaurko "Biba Zuek!" saioan
EITB MEDIA
Horrez gain, Jose Luis Zumeta margolaria gogoratuko dute ETB1eko saioan. Gauean "Erremontari" saioaren hirugarren denboraldiaren estreinaldia izango da EITBn; eta jumar jokoa izango dugu ikusgai ETB2ko "El Conquistador del Caribe" realityan.
-
Su Ta Gar taldeko kideak, artxiboko irudi batean
Astelehena, 2023ko apirilak 17: ETB1eko, ETB2ko eta eitb.eus-eko eduki nabarmenenak
"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1en eta eitb.eus-en
Su Ta Gar taldeko Aitor Gorosabel eta Xabi Bastida musikariak izango dituzte gonbidatu astelehen honetako "Biba Zuek!" saioan. Alarma izeneko disko berriaz eta eskainiko dituzten kontzertuez hitz egin dute Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiarekin. Gainera, aurtengo Herri Urratsen kantua egin du Su Ta Gar taldeak, eta hori ere izango dute mintzagai.
Aurretik, saioaren lehen orduan, Jose Luis Zumeta margolaria gogoratuko dute. Apirilaren 22an hiru urte beteko dira Zumeta hil zenetik, eta astelehen honetan bere lana eta bere arlo pertsonalena aztertuko dute. Horretarako, Usoa Zumeta Jose Luisen alaba, Koldobika Jauregi artista eta Felix Arrizabalaga Zumetaren lagun handi bat izango dituzte platoan.
"Erremontari" – 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en
ESTREINALDIA. Duela hiru urte erremonteari zabalkundea emateko sortutako "Erremontari" saioak denboraldi berriari ekingo dio astelehenean ETB1en eta eitb.eus-en. Galarreta Hernaniko pilotalekuan jokatuko da Sagardoaren Txapelketak hainbat berrikuntzarekin: Adimen artifizialaren bidez sortutako abatar bat egongo da, eta astelehenero lehiaketaren xehetasunak publikoari hurbilduko dizkio Erremontari izeneko pertsonaiak. Erremontearen historian lehen aldiz, gainera, partidak set formatuan jokatuko dira; eta puntuaketa sistema berri bat ezarriko dute ligaxkan. Sei bikotek parte hartuko dute txapelketan.
"El Conquistador del Caribe" – 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en
Labirintoarekin topo egin ostean, "El Conquistador del Caribe" saioaren 14. atalean lehiakidek inmunitatea lortzeko aukera izango dute jumar jokoan. Corocoteen arteko giro txarra, kapitainen aztoramendua eta Seletaren ustezko harrikadak tentsioan jarriko dute lehiakideen irautea. Jokoa hiru fasetan banatuta egongo da: lehenengoan patroi batekin egin beharko dute arraun kaieran; bigarrenean igeri egin eta horma batetik igo beharko dute; eta hirugarrenean pendulu batetik zintzilikatu eta jumareatu egin beharko dute ikurrina eskuratu arte.


