Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Audientzia

Audientzia datu bikainak "Egun On Euskadi" ETB1eko goizeko albistegiarentzat

EITB Media

% 6,2ko audientzia-kuota lortu zuen, eta % 20,8ra iritsi zen euskaldunen artean. Denboraldiko daturik onena da Odei Esnaolak eta Olatz Foruriak aurkezten duten goizeko albistegiarentzat.

  • Odei Esnaola eta Olatz Foruria

    Odei Esnaola eta Olatz Foruria

Audientzia datu bikainak lortu zituen atzokoan, apirilak 17, ETB1eko "Egun On Euskadi" goizeko albistegiak. Zehazki, % 6,2ko audientzia-kuota lortu zuen, eta % 20,8ra iritsi zen euskaldunen artean. Denboraldiko daturik onena da Odei Esnaolak eta Olatz Foruriak aurkezten duten goizeko albistegiarentzat.

Goizeko 09:00etatik aurrera, eguneko aktualitatea lantzen du "Egun On Euskadi" albistegiak, zuzenean. Azken orduko berriak lantzeaz gain, egunak dakartzan gaiak jorratzen dituzte, eta albiste izango dena ere lantzen dute. Elkarrizketarako tartea izaten da egunero "Egun On Euskadi"n, eta analisira mahaia ere, solaskideekin. Ez da falta, nola ez, eguraldiaren iragarpena.

Odei Esnaolak eta Olatz Foruriak aurkeztuta, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 11:00etara, ETB1en, eitb.eus-en eta EITB Albisteak aplikazioan.