Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Eduki nabarmenenak

Lieja-Bastogne-Lieja txirrindularitza klasikoa eta "Herri Txiki, Infernu Handi", igande honetan

EITB MEDIA

14:30etik aurrera, Belgikako txirrindularitza klasikoa ikusteko aukera izango da, zuzenean. Gauean, Mikel Pagadik eta Miren Nogalesek Arabara egingo dute Barrundia udalerriko Ozeta auzoa ezagutzeko. ETB2ko "Vascos por el Mundo", berriz, Dublinen izango da.

0:20
Miren Nogales eta Mikel Pagadi hondeamakina batean

Igandea, 2023ko apirilak 23: Eduki nabarmenenak ETB1en, ETB2n, ETB4n, eta eitb.eus-en

Kirol emanaldiak ETB1en, ETB4n eta eitb.eus-en

12:00etatik aurrera, Urrezko Aizkolari Txapelketa eskainiko da, zuzenean, Aiatik. Ibon Gaztañazpi, Joxe Etxebeste eta Ainhize Vega izango dira esatariak.

14:30etik aurrera, berriz, Belgikako Lieja-Bastogne-Lieja txirrindularitza klasikoa ikusteko aukera izango da, zuzenean. Emanaldia ETB4n eta eitb.eus-en hasiko da; baina 15:00etan ETB4tik ETB1era egingo du salto. Fermin Aramendik eta Alfontso Arroiok egingo dute kontakizuna.

Txirrindularitza amaitzean, 17:00etan, "ETB Kantxa" pilota saioa hasiko da, Bilboko pilotalekutik zuzenean. Bi partida eskainiko dituzte: Zabaleta-Rezusta vs Salaberria-Martija; eta Laso vs Altuna III (Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenak). ETB1en eta eitb.eus-en izango da pilota ikusgai, Xabier Euzkitze, Abel Barriola eta Elena Azpeitiaren eskutik.

 

"Herri Txiki, Infernu Handi" – 22:00etan ETB1en eta eitb.eus-en

Mikel Pagadik eta Miren Nogalesek Arabara egingo dute oraingoan, Barrundia udalerriko Ozeta auzoa ezagutzeko.

Pagadik Lidia topatuko du bertan, flamenkoz jantzita. Klaseak ematen ditu Lidiak, eta Pagadiri hainbat pauso erakutsiko dizkio. Moldatuko ote da? Ondoren, lanean ere ikusiko dugu: Mikel eta Mikelats bertako bizilagunekin herribideak konpontzen eta herriko ur kontagailuen irakurketak egiten.

Azkenik, Nagore eta Itsasoren tabernan ere izango da Pagadi, bertako berezitasuna probatzeko. Mirenek, berriz, Jonen zazpi txakurrekin hasiko du eguna, eta Laurarekin egingo du topo ondoren. Istripu baten ondorioz gurpildun aulkian dabil Laura, eta saskibaloi egokituan aritzen da. Eguna Ibairekin amaituko du Mirenek, Ozetako jaiak ezagutzen.

 

"Vascos por el Mundo" – 22:15ean ETB2n eta eitb.eus-en

Este domingo "Vascos por el Mundo" se viste de verde y pone rumbo a la capital irlandesa para celebrar su día más especial: Saint Patrick. La reportera Joana Etxabe y la operadora de cámara Elena Fernández Gil viajan hasta Dublín para vivir junto a Amaia, Nahiara, Ibon y Ainhoa cómo viven el día de San Patricio.

Además, en el programa de esta semana nos mostrarán los lugares más emblemáticos de Dublín, como la catedral, el enorme parque Phoenix, o la mítica calle Temple Bar. También se acercarán hasta Howth, un pueblo pesquero con encanto en el que habitan focas. Nos mostrarán sus acantilados y la naturaleza de esta isla verde.