Prentsa aretoa
Eduki nabarmenak
Nøgen musika taldea, gaur, "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
Gauean, pilota izango dugu ikusgai, zuzenean, Errioxatik. 21:10etik aurrera, Buruz Buruko Promozio Txapelketako bi norgehiagoka eskainiko ditu "ETB Kantxa" saioak: Bakaikoa vs Egiguren V eta Agirre vs Zabala.
-
Nøgen musika taldearen artxiboko irudia
Ostirala, 2023ko apirilak 28: Eduki nabarmenenak ETB1en eta eitb.eus-en
"Biba Zuek!", 18:00etan, ETB1 eta eitb.eus-en
Nøgen musika taldea izango da gaurko gonbidatu nagusia. Kaleratu berri duten "Glastonbury" abestiaz eta aurrera begira dituzten proiektuez hitz egingo dute. Lehen orduan, Iruñeko Jaso Ikastolako hainbat kide izango dira platoan, laster estreinatuko duten musikalaren inguruko xehetasunak ematen. Autismoa izango du ardatz euren hamaikagarren ikuskizunak.
"ETB Kantxa", 21:10ean, ETB1en eta eitb.eus-en
Baños de Río Tobía Errioxako herrian egingo den jaialdia izango dugu ikusgai, zuzenean, "ETB Kantxa" saioan. Bertan, Buruz Buruko Promozio Txapelketako bi norgehiagoka hauek jokatuko dira: Bakaikoa vs Egiguren V eta Agirre vs Zabala. Xabier Euzkitze eta Abel Barriola izango dira esatariak.


