Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Eduki nabarmenak

"Jateko Modukoa" eta "La Noche De… Mejor que nunca", gaur gauean

EITB Media

Aurretik, ETB1eko "Biba Zuek!" saioan, Euken Alberdi patinatzailea izango dute gonbidatu.

0:29
Igone,

Asteartea, 2023ko maiatzak 2: Eduki nabarmenak ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en

"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1 eta eitb.eus-en

Euken Alberdi patinatzailea izango da gaurko gonbidatua. Junior mailan Espainiako txapeldun izan zen Euken, eta iaz, maila nagusiko bere aurrenengo lehiaketan, brontzezko domina lortu zuen. Berriki, Neguko Universiada jokatu dute New Yorken eta 27. postua lortu du patinaje artistikoan mundu osoko unibertsitateetako kirolarien txapelketan. Horretaz guztiaz hitz egingo du Maddalen Arzallus eta Xabier Suakirekin.

Aurretik, Korapiloak atalean, kirolaren beste aldea, B aldea, ezagutuko dute. Horretarako Imanol Agirretxe futbolari ohia izango dute platoan.

  

"Jateko Modukoa" – 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en

Maitasunean esperientzia handia duten pertsonak ezagutuko ditugu gaur gaueko saioan: Raul gernikarra, Abel zumaiarra eta Asier iurretarra izango dira Donostiatik datorren Igone gonbidatuarentzat kozinatuko duten sukaldariak. 51 urte ditu Igonek eta argi utzi du bizitzan ez duela denborarik galtzeko. Hasieratik agerian utziko ditu zeintzuk diren bere eskakizunak harreman batean, eta sukaldean ere ez du erraz jarriko.

Klaudio Landak aurkeztuta, gastronomiak eta ligoteoak berriz ere bat egingo dute "Jateko Modukoa" saioko sukaldean.

 

"La Noche De…" – 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en

Gaur gau ean, Mejor que nunca (Poms, 2019) filmaren estreinaldia eskainiko du, "La Noche de" saioak. Erretiroa hartu ostean, animatzaile talde bat sortzea erabakiko duen emakume talde baten istorioa kontatzen du komedia bat da, Zara Hayes zinemagileak zuzenduta. Diane Keaton, Jacki Weaver, Pam Grier, Celia Weston eta Rhea Perlman aktoreak ditu protagonista.

Filmaren emanaldiaren aurretik, Dani Alvarezek bi aktore izango ditu hizpide: aste honetan bertan urtebetetzea ospatuko duen George Clooney, eta Ursula Andress historiako lehen Bond neska.