Prentsa aretoa
Eduki nabarmenak
"Piztu Telebista" saioaren atal berria, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en
EITB MEDIA
Horrez gain, Txuri Berri Curling taldeko Oihane Otaegi eta Mikel Unanue izango dira gonbidatuak "Biba Zuek!" saioan.
Asteazkena, 2023ko maiatzak 17: Eduki nabarmenak EITBn
"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1en eta eitb.eus-en
Txuri Berri Curling taldeko Oihane Otaegi eta Mikel Unanue izango dira gaurko gonbidatuak "Biba Zuek!" saioan. Aurten, Korean izan dira Munduko Curling Txapelketa jokatzen binakako modalitatean, oso emaitza ona lortuz. Bertan bizitako esperientziari buruz eta Txuri Berri Curling taldearen ibilbidearen inguruan hitz egingo dute Maddalen eta Xabierrekin.
Lehen orduan, berriz, Herri Urrats festari buruz arituko dira. Euriteak eta uholdeak zirela medio, igandeko ospakizuneko galera ekonomikoak izan dituzte, orain, ondorio horiei aurre egiten laguntzeko egindako deialdiren inguruan hitz egingo dute saioan.
"Debate electoral: Diputación de Bizkaia" – 22:00etan ETB2n, ETB4n, Radio Euskadin eta eitb.eus-en
Dani Alvarez kazetariak gidatuta, Bizkaiko Foru ahaldungaiek erakunde honetarako dituzten kudeaketa proposamenak aurkeztuko dituzte gaur, 22:00etatik aurrera. Eztabaidan parte hartuko dute: Elixabete Etxanobe (EAJ/PNV), Iker Casanova (EH Bildu), Teresa Laespada (PSE), Eneritz de Madariaga (Elkarrekin) eta Raquel Gonzalez (PP). Hauteskunde eztabaida ETB2n, Radio Euskadin eta eitb.eus-en eskainiko da, eta zeinu hizkuntza bidez ere jarraitu ahal izango da ETB4n.
"Piztu Telebista" – 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en
''Piztu Telebista'' saioko lagunek eduki beldurgarriak ikusi beharko dituzte gaurko saioan. Mantaren azpian edo kuxinaren atzean ezkutatzen saiatu arren, ezerk ez du susto on bat hartzea eragotziko. Izua jasateko gai izango dira edo egongelatik ihes egin beharko dute?
"Debate del Conquis" – 23:00etan ETB2n eta eitb.eus-en
Oxkar izango da gaurko gonbidatuetako bat "El Conquis" saioko debatean. Etapa bateratuaren atarian saioa uztearen arrazoiak azalduko ditu eta, gainera Fellinik eta Martak lehiaketan zehar izandako joan-etorriei buruz hitz egiteko aukera izango dute. Astero bezala, Los Haitisesera joko dute, kanpamenduaren azken ordua ezagutzeko. Horrez gain, Ainik eta Arantxak taldeari agur nola esaten dioten eta ibilbide berri hau hasi aurretik Korokote taldeari zer aholku ematen dizkioten azalduko du saioak.
Beste behin ere, Eneko, Eider, Jokin, Lur, Durana, David, Isa, Aitzol eta Izeta conquistologoen iritzia entzuteko aukera izango dugu, eta Oizeder eta Isma izango dira Gaztearen txokoan, ikus-entzuleen iritziak jasotzen.


