Prentsa aretoa
Eduki nabarmenak
Sandra, Josu, Xabier eta Asier dira gaurko protagonistak "Jateko Modukoa" saioan
EITB MEDIA
Hernanitik datorren Sandra gonbidatuarentzat kozinatuko dute sukaldariek. "Biba Zuek!" saioan, berriz, Juan Kruz Igerabide izango dute platoan, 'Ura saltoka' liburua aurkezteko.
Asteartea, 2023ko maiatzak 30: EITBren eduki nabarmenak
"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1 eta eitb.eus-en
Juan Kruz Igerabide izango da gaurko gonbidatua. Idazleak Ura saltoka liburua aurkeztuko du saioan, gizakiek naturarekiko duten harremanaz, zuhaitzez, errekez, espazioaz zein sinboloez mintzo den lana. Adunararren liburuaren zein literaturaren inguruan arituko da Maddalen eta Xabierrekin.
Saioaren lehen orduan, berriz, "Korapiloak" podcastaren azken atala izango dugu. Horretarako, aurtengo protagonistetako batzuk izango dira platoan, Xabin Fernandez, Lorea Intxausti eta Maria Zunzunegi, zehazki.
"En Jake" berezia – 22:30etan ETB2 eta eitb.eus-en
Xabier Lapitzek eta bere taldeak maiatzaren 28ko hauteskundeetatik ateratako emaitza guztiak aztertuko dituzte, Pedro Sanchezek uztailaren 23rako egindako hauteskunde orokorren deialdiak balizko itunetan izango duen eragina barne. Leire Torre pantailan izango da eta, Eva Silván politologoarekin batera, xehetasun guztiak aletuko dituzte.
Gainera, euskal kazetari/kolaboratzaileen mahai bat izango da, bertan haien iritzia aztertu zein emateko. Adituen hauen artean Amaia Fano, Estitxu Garai, Raquel Ecenarro eta Gorka Landaburu egongo dira. Esther Palomera, Francecs Marc Álvaro edo Verónica Fumanal bezalako kazetari eta analistek ere gune bat izango dute ordu eta erdiko saio berezi honetan, eta Cristina Vargas eta Iker Ibañez erreportariek ere azken orduko informaziora ekarriko dute.
"Jateko Modukoa" – 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en
Josu bilbotarra, Xabier sopeloztarra eta Asier bilbotarra dira gaurko protagonistak, eta Hernanitik datorren Sandra gonbidatuarentzat kozinatuko duten sukaldariak. Neska borrokalaria, leiala eta langilea da Sandra, eta mutil arduratsuak gustatzen zaizkio. Harreman egonkor bat aurkitu nahiko luke Klaudio Landak gidatutako saioan.


