Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Eduki nabarmenak

Zuru izango da gaur "El Conquis" saioko platoan

EITB MEDIA

"Biba Zuek!" programan, berriz, Sagardoaren Txapelketako finalistak izango dituzte gonbidatu; eta "Piztu Telebista"n, bestalde, italieraz mintzatzen ausartuko dira.

  • Zuru

    Zuru

Asteazkena, 2023ko ekainak 7: Eduki nabarmenak ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en

 

"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1 eta eitb.eus-en

Ekainaren 12an, ETB1eko "Erremontari" saioak XIII. Sagardoaren Txapelketako finala ikusteko aukera eskeiniko du. Gaurko saioan, txapelketa honetan finalera iritsitako erremontari batzuk izango dira platoan Maddalen eta Xabierrekin.

Aurretik, saioaren lehen orduan, kirolariek jasaten dituzten irainak izango dituzte hizpide.

 

"Piztu Telebista" – 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en

Gure sofakideek ezin izango diote barreari eutsi gaur ''Piztu Telebista'' saioan. Ez hori bakarrik, italieraz mintzatzen ausartuko dira.

"Debate del Conquis" – 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en

Gaur Zuru izango da "El Conquis" saioko platoan. Bertan, Guaban polemikoenaren abenturaz hitz egingo dute, izan ere, lehia-maila altuak eta tonu-irteerek markatu dute donostiarraren ibilbidea. Zenbait lehiakiderekin elkartuko da berriro, eta oraindik landu gabeko gaiak mahai gainean jartzeko aukera izango dute. Astero bezala, Los Haitisesera joko dute lehiakideak kanpamentu bateratura nola itzultzen diren ikusteko. Abentura aurrera doa eta parte hartzaileek immunitate joko berri eta garrantzitsu bati aurre egin beharko diote. Lur Errekondok immunitate jokoari buruzko xehetasunak emango dizkigu.

Beste behin ere, Eneko, Eider, Jokin, Lur, Durana, David, Isa, Aitzol eta Izeta adituen iritzia entzuteko aukera izango dugu, eta Oizeder eta Isma izango dira Gaztearen txokoan, ikus-entzuleen iritziak jasotzen.