Prentsa aretoa
Eduki nabarmenak
'Zerurako eskailera' jokoa, astelehen honetan, "El Conquistador del Caribe" saioan
EITB MEDIA
ETB1eko "Biba Zuek!" saioan, berriz, Joseba Beloki txirrindulari ohia izango dute gonbidatu.
-
"El Conquistador del Caribe" saioaren irudia
Astelehena, 2023ko ekainak 19: Eduki nabarmenak ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en
"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1 eta eitb.eus-en
Joseba Beloki txirrindulari ohia izango da saioko gonbidatua, Miguel Indurainen atzetik, Frantziako Tourrean podium gehien dituen euskalduna. Aurtengo Tourra hasteko egun gutxi geratzen diren honetan, 2023ko edizio berezi hau nola ikusten duen kontatuko die Maddalen eta Xabierri.
Lehen orduan berriz, aporofobiaz arituko dira; jende txiroa baztertzera daraman aurreiritzia eta haiekiko beldurraren inguruan hain zuzen ere.
"El Conquistador del Caribe" – 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en
Edizio honetako finala eskura dute jada, eta parte-hartzaileek ondo baino hobeto dakite. Asteleheneko atalean ikusiko dugunez, lehiakideetako batzuek ez duten inolako errukirik izango aurkariei oztopoak jartzeko. Zerurako eskailera jokoak finaletik maila bakarrera utziko ditu partaideak, eta izendapenak inoiz baino garestiagoak izango dira. Harrituko gaituzten itunak ikusiko ditugu, orain arteko adiskidetasunak apurtuta.


