Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Eduki nabarmenak

Unai limurtzeko prest datoz Kattalin, Aiora eta Ianire astearte honetako "Jateko Modukoa" saioan

EITB MEDIA

"Biba Zuek!" programan, berriz, Noa & The Hell Drinkers blues-rock taldeko Ainhoa Egiguren izango dute platoan.

0:20
Jateko Modukoa

Asteartea, 2023ko ekainak 20: Eduki nabarmenak ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en

 

"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1 eta eitb.eus-en

Noa & The Hell Drinkers blues-rock taldea gonbidatuko dute astearteko saiora. Donostiarrek European Blues Challenge lehiaketa irabazi berri dute, era Ainhoa Egiguren abeslariarekin hitz egiteko aukera izango dute Maddalenek eta Xabierrek. 2016an sortu zen Noa & The Hell Drinkers, eta bi disko kaleratu dituzte dagoeneko.

Aurretik, saioren lehen orduan, ospakizunetan eta urtebetetzeetan murgilduko dira. Izan ere, aurten urteak beteko dituzten Burdinola Museoa, Tirri Tarra Fanfarrea eta Bergarako Orfeoia zorionduko dituzte.

"Jateko Modukoa" – 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en

Unai limurtzeko prest datoz Kattalin, Aiora eta Ianire aste honetako ''Jateko Modukoa'' saiora. Kirolzalea eta irekia da Unai, eta harentzat menua prestatu beharko dute hiru sukaldariek, Klaudio Landak aurkeztutako saioan. Nor moldatuko ote da ondoen?

 

"La Noche  De…" – 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en

El duque (The Duke, 2020) filmaren estreinaldia eskainiko du astearte honetako "La Noche de…" saioak. Roger Michell zinemagileak zuzenduta, Jim Broadbent, Helen Mirren, Fionn Whitehead eta Matthew Good aktoreak ditugu bertan protagonista.  Benetako gertaeretan dago oinarrituta, eta Francisco de Goya pintoreak 1814an margoztutako koadro bati egiten dio erreferentzia izenburuak; zehazki, Wellingtongo lehen dukeari Goyak egindako erretratoari. 1961ean Londreseko National Gallery museotik margolana lapurtu zuten eta gertaera horren protagonistaren istorioa kontatzen du filmak. Kempton Bunton 60 urteko taxi gidariak margolana ostu eta berau itzultzeko baldintza jarri zuen: gobernuak adineko pertsonen zainketari arreta handiagoa eskaintzea.

Filmaren estreinaldiaren aurretik, Dani Álvarezek aurkezten duen programan, Nicole Kidmanen urtebetetzea ospatuko dute, eta telebista eta zinema munduko zenbait aurpegi ezagunen lehen paperak ere erakutsiko dizkigute, tartean Meghan Markle-rena.