Prentsa aretoa
Eduki nabarmenak
Maskulinitate osasuntsuagoaren aldeko mugimenduari begiratuko dio ostegunean "Ur Handitan" saioak
EITB MEDIA
'Maskulinitatea: RESET' izenburua du aste honetako atalak. Horrez gain, Oinkari Dantza Taldea izango da "Biba Zuek!" saioan.
Osteguna, 2023ko ekainak 22: Eduki nabarmenak ETB1en eta eitb.eus-en
"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1 eta eitb.eus-en
Oinkari Dantza Taldea izango da saioko gonbidatua. Ia 50 urte daramatzate gipuzkoarrek hankak astintzen eta euren ibilbideaz eta ikuskizunez hitz egingo dute Maddalen eta Xabierrekin. Emanaldiz beteriko uda dute aurretik eta herri askotako agertokietan arituko dira.
Lehen orduan, etxeko ospitalizazioa eta zainketa aringarrien zerbitzua izango dute hizpide.
"Ur Handitan" – 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en
Maskulinitatea: RESET izenburua du aste honetako "Ur Handitan" saioaren atalak. Bertan, gizarteak gizonezkoari eman dizkion rolak eta pribilegioak, erabilpenak eta maskulinitatea deseraikitzearen funtsa aztertuko ditu Xabier Madariagak, gizontasuna kuestionatu, birplanteatu eta irtenbideak emateko lanketa eginez. Hortaz, maskulinitate osasuntsuagoaren aldeko mugimenduari egingo dio so "Ur Handitan" saioak.


