Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Udako programazioa

"SOS Kantak Arriskuan" saioaren 2. denboraldia estreinatuko da gaur gauean ETB1en

EITB Media

Beste behin, Klara Mendizabal, Lide Hernando eta Iker Lauroba, Euskal Herrian barrena ibiliko dira desagertzeko arriskuan dauden kantu herrikoak errekuperatzeko intentzioz.

0:20

"SOS Kantak Arriskuan" ETB1eko saioaren denboraldi berriak galtzeko zorian diren kantu herrikoiak salbatu nahian jarraituko du. Klara Mendizabal sopranoa, Lide Hernando abeslari eta musika ekoizlea eta Iker Lauroba musikaria prest dira berriro ere lanari ekiteko. 

Hiru aurkezleak herriz herri joango dira, galtzeko arriskuan diren abesti horien jatorria eta historia ezagutu eta ezagutarazteko asmoz. Ondoren, herritarren ahotsen laguntzarekin, abestia grabatuko dute, betirako geldi dadin. Aurten ere, saioetan zehar entzuten diren abesti guztiak Spotify plataforman entzungai egongo dira, musikak berebiziko garrantzia baitu saioan. 

Bidarrain egingo dute lehen geldialdia. Ondorengo asteetan, Arrasate, Mungia, Zarautz, Lemoa, Azpeitia eta Urruñan izango dira. Gainera, atal ezberdinetan zehar, zenbait aurpegi ezagunek haien tokia izango dute aurkezleei laguntza eskaintzeko. Bertan izango dira, besteak beste, Xabier Saldias, Fran Urias (Hesian, Zelanda) edo Imuntzo musikariak. 

"SOS Kantak Arriskuan" saioa ostegun gauero izango da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en