Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Eduki nabarmenak

"Gastronomadak", "Vascos por el Mundo" eta Ines Osinagaren kontzertua, igandean

EITB Media

Txurru eta Javi Riverok gidatzen duten ETB1eko lehiaketa Leitzara joango da eta ETB2ko bidaia saioa Italiako Emilia Romagna eskualdera. Ines Osinagaren musika emanaldia "Lau Teilatu" saioan izango da ikusgai.

  • Ines Osinagaren kontzertua Gasteiztik

    Ines Osinagaren kontzertua Gasteiztik

Kirolak – ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en  

Goizean, 11:15etik aurrera, arrauna izango dugu ikusgai Lekeitiotik: Euskotren Ligako Euskotren Bandera eta Eusko Label Ligako El Correo Bandera jokatuko dira, hain zuzen ere. Arratsaldean, berriz, 17:00etan, Ama Zuria txapelketako bigarren finalerdia eskainiko da Gasteizko Ogeta pilotalekutik: Ezkurdia-Zabaleta / Altuna III-Martija. Aurretik, Elezkano II-Bikuña / Dario-Tolosa norgehiagoka jokatuko da. 

Bestalde, 17:00etan, ETB2n, Athleticek Manchester United taldearen aurka jokatuko dute aurredenboraldiko partida ikusteko aukera izango da.

 

Lau Teilatu - 21:20ean ETB1 eta eitb.eus-en  

Ines Osinaga abeslariak Villa Suso jauregiaren kanpoaldean eskainitako errezitalaz gozatu ahal izango dugu "Lau Teilatu" saioaren barruan.

 

Gastronomadak - 22:00etan ETB1 eta eitb.eus-en  

Leitzara joango dira aste honetan Txurru eta Javi Rivero. Bertan, Leire Eizagirre eta Saioa Eizagirre irundarrak, Iban Latasa eta Mikel Arrese iruindarrak eta Miren Guerra eta Ainhoa Azurmendi ormaiztegiarrak lehiatuko dira. Sasoiko eta tokiko produktuekin landutako jakiek presentzia berezia izango dute bertan.

 

Vascos por el Mundo: Emilia Romagna - 22:10ean ETB2 eta eitb.eus-en  

Mario Díez erreportaria eta Santiago Roldán kameralaria Italia iparraldera joango dira, Emilia Romagna izeneko eskualdera. Leku zoragarria eta ezezaguna da, paisaia ikusgarriekin, Gizateriaren Ondare izendatutako hiriekin eta Italiko herri politenekin. Gainera, gastronomia eskaintza zabala dauka.