Prentsa aretoa
Eduki nabarmenak
Olaia Inziarte abeslariaren kontzertu berezia, igandeko "Lau Teilatu" saioan
EITB Media
Horrez gain, Bilboko Su Artifizialen emanaldia izango dugu zuzenean, Ilaski Serrano eta Agustin Ezenarroren eskutik. Kirol eskaintzari dagokionez arrauna, herri kirolak eta pilota eskainiko ditu EITBk.
Kirolen emanaldiak – ETB1en eta eitb.eus-en
11:00etatik aurrera, arrauna izango da protagonista: Euskotren eta Eusko Label ligetako Zarauzko ikurrinaren bigarren jardunaldia izango dugu ikusgai, zuzenean, Zarauztik. Ondoren, 16:00etatik aurrera, herri kirolen emanaldia eskainiko da, kasu honetan aizkolarien Latasa saria Sunbillan. Bukatzeko bi pilota partida emitituko ditu EITBk, 17:00etatik aurrera, zuzenean, Zarauztik oraingo hau ere. Hasteko, P.Etxeberria - Bikuña eta Zabala - Tolosa arituko dira lehian; eta, ondoren, Caixabank Masterseko partidaz gozatu ahal izango dugu: Elordi - Albisu vs Altuna III – Imaz.
Lau Teilatu: Olaia Inziarte - 21:15ean ETB1 eta eitb.eus-en
"Lau Teilatu" saioaren barruan, Olaia Inziarte abeslariaren kontzertu berezia izango da ikusgai Bilbotik, Deustuko Unibertsitateko teilatutik.
"Bilboko Su Artifizialak 2023"- 22:00ean ETB1en eta eitb.eus-en
Bilboko Su Artifizialen emanaldia, zuzenean, Ilaski Serrano eta Agustin Ezenarroren eskutik.
"Vascos por el Mundo: Palio de Siena" - 22:15ean ETB2 eta eitb.eus-en
Igande honetako "Vascos por el Mundo" saioan Italiara joko dute, eta Carolina Calvo erreportaria eta Santiago Roldan kamera-operadorea Sienan izango dira Palio tradizionalaren ospakizunean. Lasterketa honen jatorria XII. mendekoa da, eta araudi oso zehatza du, 1644. urtekoa, zaldi lasterketa sortu zenekoa. Bidaia aprobetxatuz, Florentzia ere bisitatuko dute, Toscanako hiriburua eta Italia osoan erakargarritasun turistiko handiena duen hirietako bat. Perugia ere ezagutuko dute, basoek osatutako Italiako "bihotz berdea". Hori guztia bertan bizi diren Silvia, Sandra, Alazne eta Maite euskaldunen eskutik.


