Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Eduki nabarmenak

Koldo Aldalur ETBko kazetaria izango da "Biba Zuek!" saioko gonbidatua, gaur ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Bestalde, Iberiar Superkoparen finalaurrekoa, Udako Pala Txapelketa eta zesta-puntako Paueko Kopako final handia izango ditugu ETB1en, ETB4en eta eitb.eus-en.

  • "Biba Zuek" saioko aurkezleak

    "Biba Zuek" saioko aurkezleak

"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1 eta eitb.eus-en

Koldo Aldalur ETBko kazetaria izango da gaurko saioko gonbidatua. 34 urte baino gehiago daramatza ETBn lanean, batez ere, kirol kazetari moduan eta bere ibilbideaz arituko da Maddalen eta Xabierrekin.

Aurretik, saioaren lehen orduan, kirolean eta batez ere futbolean, emakumeen egoera aztertuko dute Rubiales auzia abiapuntu hartuta. Gonbidatuak izango dira: Ainhoa Azurmendi, kirol-aholkulari, psikologo eta genero ikuspegian aditua; Ane Urkiri, NAIZeko kirol arduraduna, eta Iker Zirion, Piper Txuriak Elkarteko kidea.

"Kirolak" ETB1en, ETB4en eta eitb.eus-en

20:00etatik aurrera, eskubaloia izango dugu ETB4n: Donostiako Josean Gasca kiroldegitik, zuzenean, Super Amara Bera Beraren eta Sport Lisboa e Benficaren arteko Iberiar Superkoparen finalaurrekoa, hain zuzen ere.

21:00etan, Udako Pala Txapelketa eskainiko da ETB1en, zuzenean, Sopelatik: hasteko, 3. postua jokatuko da, Gaubeka-Ibai Pérez / Fusto-Alkorta; ondoren, txapelketako finala, Necol-Gordon / Maldonado-Urrutia.

Bukatzeko, 23:30ean, zesta-puntako Paueko Kopako final handia izango dugu: Johan-Minvielle / Goikoetxea-Lopez.