Prentsa aretoa
Eduki nabarmenak
Ilaski Serrano eta Antton Telleria, gaurko "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
Bestalde, Julen Axpe, Xabier Garcia Ramsden eta Eder Aurrek kozinatzeko dituzten trebetasunak erakutsiko dituzte aste honetako saioan.
-
"Biba Zuek" saioko aurkezleak
"Biba Zuek!" – 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en
Ilaski Serrano eta Antton Telleria "Mihiluze" lehiaketako aurkezleak izango dituzte gonbidatu Maddalen eta Xabierrek, denboraldi berriz hitz egiteko. Lehen orduan, berriz, Donostiako Banderaren analisia egingo dute hainbat arraun taldetako zaleekin.
"Tupper Club" – 22:15ean ETB2n eta eitb.eus-en
Tres hombres y un destino izenburupean, Julen Axpe bakarrizketa egileak, Xabier Garcia Ramsden kazetari eta aurkezleak eta Eder Aurre diseinatzaileak kozinatzeko dituzten trebetasunak erakutsiko dituzte aste honetako saioan.


