Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Eduki nabarmenak

Eneko Sagardoyren eskutik, Lara Izagirreren 'Nora' filmaz gozatu ahal izango dugu gaur gauean

EITB Media

Bestalde, 1. Mailako Pentatloiaren finala jokatuko da larunbatean Azpeitian eta osteguneko "Biba Zuek!" saioan Xabier Zaldua, Xabat Olaizola eta Aritz Irazabal finalistak izango dituzte.

0:21
Eneko Sagardoy aktorea da

"Biba Zuek!" – 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en

1. Mailako Pentatloiaren finala jokatuko da larunbatean Azpeitian eta gaurko "Biba Zuek!" saioan Xabier Zaldua, Xabat Olaizola eta Aritz Irazabal finalistak izango dituzte. Lehen orduan, berriz, Euskal Herriko hiru gutizia dastatuko dituzte Maddalen eta Xabierrek: Arbizuko txistorra, Zumaiako olagarro zopa eta Iparraldeko euskal biskotxa.

"Zinea Zetaz" – 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en

Eneko Sagardoyren eskutik, Lara Izagirreren Nora filmaz gozatu ahal izango dugu gaur gauean ETB1eko saioan. Norak 30 urte ditu, Nicolas aitona argentinarrarekin bizi da eta bere bizitza ez da berak imajinatzen zuena. Lan txikiak ditu eta ia ez da bere herritik atera. Aitona galtzen duenean, Euskal Herriko kostaldetik bidaia bat hastea erabakiko du, bere errautsak amonarenekin batera eramateko.