Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

EITB 2030 Estrategia

EITBren egoitzan egingo da TEMS proiektuaren aurkezpen ofiziala astearte honetan

EITB Media

Bi urteko prestakuntzaren ondoren, ikus-entzunezko sektorean datu-gune komun bat lortzeko Europako ekimen nagusia jarriko da abian. Europako komunikazio-sektoreko beste hedabide batzuen artean, EITBk parte hartzen du Estatuko telebista bakar gisa.

  • TEMS proiektuaren aurkezpen ofiziala EITBn egingo da

    TEMS proiektuaren aurkezpen ofiziala EITBn egingo da

Europako hedabideen konfiantzazko datu eremua sortzeko TEMS proiektuaren aurkezpena egingo da EITBren Bilboko Multibox aretoan astearte honetan, urriak 24. Nazioarteko 43 erakundek osatzen dute Trusted European Media Data Space elkargoa (TEMS) eta EITB da horietako bat; Estatuko telebista bakarra da, hain zuzen ere.

Ekimen honen bitartez lortuko da datuak modu seguruan trukatu eta haien eraginkortasuna indartzea, berrikuntza suspertzea eta digitalizazio-prozesuak bizkortzea. Hartara, tokiko eta eskualdeko komunikabideen garapen ekonomikoa eta etorkizuneko hazkundea bultzatuko dira.

Enpresei, erakunde zientifiko-teknologikoei, administrazioei eta Euskadiko ikus-entzunezkoen, kulturaren eta sormenaren sektoreko ekosistema osoari zuzendutako ekitaldia izango da urriaren 24koa. Hitzaldien eta nazioarteko adituek osatutako panel baten bidez, ikus-entzunezko industriaren egungo erronkak eta joerak azalduko dituzte, baita nola datu-guneek etorkizunean garatzeko ingurune ezin hobea eskaini dezaketen, fake-newsek, zibersegurtasunak, egile-eskubideek eta eduki digitalak pertsonalizatzeko beharrak asko baldintzatzen duten mundu batean.