Prentsa aretoa
23:00etan
'Niebla sobre Oiz: la tragedia del vuelo 610' ikerketa-dokumentala estreinatuko du asteartean "LND" saioak
EITB
Elkarrizketen bidez, garai hartako irudi eta audioen bitartez eta animazioa erabilita orain 40 urteko ezbeharra aztertuko du, thriller estiloko ikus-entzunezko ikerketa lan batean.
-
'Niebla sobre Oiz: la tragedia del vuelo 610'. Argazkia: EITB
Astearte honetan, otsailak 18, "La Noche De…" berezia eskainiko du Euskal Telebistak, Oiz mendiko hegazkin istripua hizpide. Izan ere, egunotan beteko dira 40 urte Euskadiko historian hegazkin-istripu tragikoena gertatu zenetik. Hala, ezbeharraren urteurrenaren bezperan, Niebla sobre Oiz: la tragedia del vuelo 610 ikerketa-dokumentala estreinatuko du ETB2k, 23:00etatik aurrera, elkarrizketak, garai hartako irudi eta audioak eta animazioa uztartzen dituen thriller estiloko lana. Astero bezala, Dani Álvarezek gidatzen duen saioak ikus-entzunezko lan berri honen inguruko datuak eskainiko dizkigu eta, dokumentalaren atariko gisa, egun hartan Oiz mendian gertatutakoa gogora ekarriko dute.
1985eko otsailaren 19an, inauterietako astearte batean, Madril eta Bilbo arteko 610 hegaldi erregularra egiten ari zen Boeing 727 hegazkinak (Alhambra de Granada izenarekin ezagutzen zen Iberiaren abioiak) talka egin zuen ETBren antenarekin, Oiz mendian, Sondikako aireportura hurbiltzeko maniobretan. Istripuak astindu ikaragarria eragin zuen eta desinformazioa erabatekoa zen.
Behin ETB2n estreinatu ostean, EITB Nahieran-en izango dugu lana. Lainoa Oiz gainean: 610 hegaldiaren tragedia euskarazko dokumentala, berriz, ikusgai dugu jada EITBren PRIMERAN doako streaming plataforman.


