Prentsa aretoa
Prentsa oharra
"El Conquistador del Caribe", audientzia-buru
EITB
Asteleheneko emanaldiak ia 200.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen, eta eguneko saiorik ikusiena izan zen 13 eta 24 urte bitartekoen artean.
-
"El Conquistador del Caribe"
Beste behin, ETB2ko "El Conquistador del Caribe" programa lider izan da astelehen honetan, % 17,6ko kuotarekin. Telebistako abentura reality gogorrenak 195.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan, eta eguneko saiorik ikusiena izan zen 13 eta 24 urte bitarteko jarraitzaileen artean. Tarte horretan ikus-entzuleen ia erdiek "El Conquis" saioaren aldeko apustua egin zuten, % 47,2ko kuota ikusgarria lortuta. 25 eta 44 urte bitartekoetan ere bereziki arrakastatsua izan zen emanaldia, % 31tik gorako datuarekin.
Atzoko atalean, abenturak ezustekoa ekarri zigun, kapitain berrien iritsierarekin: Joana Flaviano futbolari ohia Karibera itzuli da, Yocahu taldea gidatzeko; Gorka Ibarguren Corocote taldeko kapitaina izango da; eta, programan lehen aldiz, Xabi Osa crossfit atletak izango du benjaminak gidatzeko ardura. Gainera, lehiakideek orain arteko duelurik gogorrenetako bati egin behar izan zioten aurre, eta Allenek abenturari agur esan zion. Edizio honetako bosgarren kanporatua dugu.
Horren guztiaren inguruan hitz egingo dute asteazken honetan, Julian Iantzik gidatutako debate saioan. 23:00etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.