albistea
Aurrerapena
Ustekabeko bi bisita izango dira, gaur, ‘Goenkale’n
Luis, Sabinoren aita Arraldera itzuliko da, baita Esther ere. Gainera, Asuni lapurtutako bitxien auzia agerian geldituko da.
Bestetik, Esther itzuliko da. Betiko martxan etorriko da, zenbat denborarako eta zertarako datorren azaldu gabe. Lukas urduri dago, euren artean gertatutakoa konta dezakeen beldur baita.
Bestalde, Asuni lapurtutako bitxien auzia agerian geldituko da. Kandidok salatuegin du, senideekin daukan harremana gehiago okertzeko arriskua badaukaere; izan ere, gizalegez jokatu nahi du, eta ez zaizkio horrek ekarrikodizkion ondorioak inporta.
Azkenik, Kandidok eta Aliziak elkarrekin egun batzuk igaro nahi dituzte, biek bakarrik, euren harremana sendotzeko. Baina bikote horrek beti izaten du oztoporen bat.