telebista
22:30ean
Urtarrileko aldapaz, gaur gaueko'Harian' saioan
A.H.
EITB
Oihane Mateos hainbat familia eta pertsonekin bilduko da, eta bakoitzak Gabonen ondorengo egoera ekonomikoaz hitz egingo dio.
Urteko lehen hilabetea latza izan ohi da familien ekonomietarako. Aurtengoa ez da salbuespena: argindarraren tarifa nabarmen igo da, supermerkatuetako produktuen salneurriak garestitu dira, baita gasolina ere bai. Gabonetan diru ugari gastatu dugunez, orain gehiago aurreztu beharra dugu, ala ez? Norentzat izaten da latzagoa urtarrileko aldapa? Non nabaritzen da gehiago? 'Harian' saioak hainbat pertsona ezberdinekin hitz egingo du, eta bakoitzak bere egoera azalduko dio Oihane Mateosi.
'Harian' gaur gauean emitituko da 22:30etik aurrera ETB-1en.