telebista


Berastegira itzuliko da ''Herri Txiki, Infernu Handi'' igandean
Aurreneko denboraldian bertan izan zen saioa, eta, oraingo honetan, historia berriak eta lagun zaharrak ekarriko dizkigute. Ehizarekin lotzen dituzte bertako biztanleak, eta, bada ez bada, ondo prestatuta joango dira Nogales eta Pagadi Tolosaldeko herri honetara.


Binakakoaren final handia, martxoaren 29an, ETB1en eta ETB On plataforman
Iritsi da Binakakoaren une gorena. Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdia Unai Laso eta Jon Ander Albisuren aurka neurtuko dira Binakako Txapelketaren final handian. Nafarroa Arenatik zuzenean eskainiko dure ETB1ek eta ETB ONek, datorren martxoaren 29an.
telebista


Kepa Iribarren ‘Erleen azken ziztada’, bi denbora-lerrotan zabaltzen den eleberria
Gerra, ultraeskuinaren gorakada eta migratzaileen egoera ez dira berriak; berriak ez direnez, bai, ordea, egungo eleberri baterako ongarri literarioak. Getariako herria mihise bihurtuta, horiek denak lotu ditu Iribarrek, aurrekoarekin egin bezala.
telebista


''Harri Herri''ren edizio berria, astelehenetik aurrera, ETB1en
Iritsi da harri-jasotzaileen une erabakigarria. Indarra eta teknika, harriaren eta denboraren aurka. Hemen da "Harri Herri"ren edizio berria. Martxoaren 30etik aurrera, ETB1en eta ETB On plataforma digitalean.
telebista


Do you believe in love after ''Mihiluze''?
Maitasunez beteriko astea izan dugu. Lehiakide bat "Mihiluze"ko kamisetarekin ezkondu omen da, eta ama maite duela esateko aprobetxatu du beste batek.
telebista


''Gure amaren etxea'' arkitektura eta historia uztartzen dituen saio berria, laster, ETB1en
Badira gogoratuak izatea merezi duten eraikin enblematikoak. Badira denborari eutsi dioten etxeak, hamaika istorio eta sekretu gordetzen dituztenak. Marije Pacho historialariaren eta Anartz Ormaza arkitektuaren eskutik, nola eraiki ziren eta zer gordetzen duten barruan ezagutuko dugu.
telebista


Saran izan da "SOS Kantak Arriskuan" saioko hirukotea, "Eskualdun xasurretatik" kanta berreskuratzen. Gerra kanta honen bertsio berritua eskaini digute Sarako leizeetatik Maria Amolategik eta Iker Laurobak.
EiTB Kultura
Tribuaren Berbak