Itxi

telebista

22:00etan, ETB-1en

'30 Urte Kantuan' 80. hamarkadari buruzkoa izango da larunbatean

A.E.

EITB

Saioan, Hesian taldea eta Klaudio Landa, Iker Galartza, Itziar Ituño eta Itziar Atienza egongo dira.

0:31
80ko hamarkada, '30 urte kantuan' saioan

Aste honetako '30 Urte Kantuan' saioan, 80. hamarkadako irudi eta kantu esanguratsuenak ekarriko dituzte platora, Joseina Etxeberriaren eskutik. Edizio honetan ere ez da bakarrik egongo Joseina, laukote ederra aukeratu du oraingoan 80ko hamarkadaren errepasoa egiteko: Klaudio Landa, Iker Galarza, Itziar Ituño eta Itziar Atienza izango dira bertan.

Hamarkada horretan jaio zen Zuriñe Hidalgo, 'Kantuan' saioko lehen fasean ikuslegoaren faboritoa izan zen kantaria. Bere taldearekin izango da bisitan, aurten horren arrakasta handia izan duen Hesian taldearekin hain zuzen. Eurentzat ere sorpresatxo bat izango dute.

80. hamarkadan oso ezagunak izan dira hainbat kanta izango dira '30 Urte Kantuan' saioan:' Lady Marmalade' (Crhistina Aguilera), Miren eta Beak kantatua; 'Zarena zarelako', bi bertsiotan, Mallabiko koruak kantatua, eta Xabi eta Amaiaren ahotsetan; 'You know I´m no good' (Amy Winehouse), Esti Etxeberria 'Kantuan' saioko irabazleak kantatuta; 'Someone like you' (Adele), Dounia Zolati iruñarraren bertsioan; 'Lolllipop' (Mika), Basauri eta Tolosako abesbatzen aktuazio zoragarriekin; Ilargia (Ken zazpi), Abadiñoko Idoia Bediagaren ahots berezian, eta 'Bang bang' (Gatibu), Durangoko Kkrua Alex Sarduirekin batera.

80ko hamarkada aipatu eta Laboa handia datorkigu gogora, eta nola ez, 'Txoria txori'. Kantua gogoratuko dute muntaia berezi batekin. Eta beste euskal kantari handi bat ere ekarriko dute gogora, Xabier Lete, urte luzez eszenatokiak utzi eta 80. hamarkadan berriz ere publiko aurrean kantatzen hasi zen eta. 'Izarren hautsa' kantatuko dute, bertsio ezberdinekin bertsio propioa eginez.

Eta adi saioaren hasieran, sorpresatxo bat ere izango da eta, 'Musturrek sartunde' abestia entzungo dugu Iñigo Perurena eta Leire Elustondoren eskutik, baina '30 Urte Kantuan' saiorako beren-beregi asmatutako letrarekin.

'30 Urte kantuan' 22:00etan dago ikusgai ETB-1en.