telebista
Igandeko aurrerapena
Puzzle bat, Pumen gerraren erdian
Igande honetan, 22:30ean, Pumen taldean hasi den gerrak immunitate-proban zein eragin izango duen ikusiko dugu ETB-2ko 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioan.
Blanca Fernández Ochoa kapitainaren taldean giro onarenak egin du: gerra hasia da! Natyk immunitatea jaso izanak jendearen aldartea aldrebestu du, zalantzak baitauzkate bere lesioa egiazkoa den edo plantak egiten ari ote den. Beraz, ile-apaintzaile nafarra eta Alex gainerakoengandik urrundu dira. Hori izango da 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioaren 16. atalaren abiapuntua. Igandean, 22:30ean, ETB-2n izango dugu ikusgai.
Badirudi laster talde bakarrean elkartuko dituztela lehiakideak, eta horrek oso urduri jarri ditu bai Pumen taldea, baita Juanito Oiarzabalen Kondorren taldea ere. Goku joan izanak Chris taldeko "arrotz" bakar gisa utzi du. Beraz, Pumek Immunitate-jokoa irabazten badute, ziur asko, hari emango diote immunitatea asanbladan. Aurreikuspen hori betetzen bada, urdinen arteko lehia ikusi ahal izango dugu lehen aldiz.
Talde-jokoan, 4 ataleko puzzle bat osatu beharko dute. Atalak lokatzetan ezkutatuta egongo dira, eta lehiakideek begiak estalita bilatu beharko dituzte horiek. Kapitainek egin beharko dituzte gidari lanak. Blancak trakets xamarra dela erakutsiko du berriz ere, eta, bestalde, Juanito marmartia itzuliko zaigu, astebete kanpaleku txiroan eman ostean.
"El Conquistador del Fin del Mundo" Hostoil ekoiztetxeak ETBrentzat egindako produkzioa da eta igandero izaten da ETB-2n ikusgai, 'Eguraldia'ren ondoren.