Itxi

telebista

Kirol emanaldiak

Errrugbiko Superkopa, zuzenean, ETBKn

A.H.

EITB

Horrez gain, Baños de Rio Tobiako pilota jaialdia eskainiko du zuzenean ETB1ek, baita artzain txakurren Amaiur Saria ere.

Igande honetan, Ordizian ospatuko den errugbiko Superkopa partida eskainiko du ETBK kateak zuzenean. Ordiziak Valladolideko Quesos Entrepinares taldearen kontra jokatuko du norgehiagoka, eta Jon Ander Gorospe eta Iñaki Laskurain esatariek emango dute berri.

ETB1ek, bere aldetik, Amaiurren abuztuak 15ean jokatutako artzain txakurren saria eskainiko du arratsaldeko 15:00etan, herri kirolari zuzendutako asteroko tartean. Iñaki Mikeok eta Arantza Lekuonak egingo dute emanaldiaren gaineko kontakizuna.

Arratsaldeko 17:00etan pilotaren txanda izango da.Baños de Rio Tobian jokatuko den pilota jaialdia eskainiko du ETB1ek zuzenean. Hasteko, Apezetxea-Merino I eta Gorka-Cecilio bikoteen arteko norgehiagoka jokatuko da eta, ondoren, Titin III-Merino II / Jaunarena-Zabaleta, jardunaldiko norgehiagoka nagusia. Xabier Euzkitzek eta Koldo Aldalurrek emango dute jaialdiaren berri zuzenean.