telebista
Audientzia
Donostiako Banderaren emanaldia nagusi izan zen igande goizean
A.H.
EITB
Hondarribiaren garaipenarekin eta Urdaibairen kanporatzearekin amaitu zen estropada 202.000 ikus-entzulek jarraitu zuten.
-
Hondarribia garaile. Argazkia: EFE
Donostiako Banderaren emanaldia nagusi izan zen igande goizean, eta 202.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin esparruan. Emozio handiko jardunaldia izan zen eta zeresan ugari ere eragin zuen. Hondarribiak eraman zuen Bandera, Urdaibai kanporatu ondoren, nahiz eta bizkaitarrak ohorezko txandan nagusi izan.
Emanaldiak ikusmin handia piztu zuen ikus-entzuleen artean, eta ikusmin hori gainera handitzen joan zen goizak aurrera egin ahala. Ohorezko probaren zuzeneko emanaldiak %29,8ko audientzia zatia eskuratu zuen.