Itxi

telebista

Saio berria

'Tumatxak' saioaren estreinaldia, gaur, ETB1en

A.H.

EITB

Arrakasta handiko talde eta musikarien munduan barrena murgilduko da Zuhaitz Gurrutxaga, denen gogoan dauden abestien arrakastaren zergatia topatzera.

2:20

Euskal musikaren munduan zehar bidaia ahaztezina proposatuko digu gaur gauean ETB1en hasiko den "Tumatxak" saio berriak. Zuhaitz Gurrutxaga gidari dugula, Euskal Herriko abeslari eta talde ezberdinen arrakastaren gakoa zein izan den jakingo dugu. Lehen ataleko protagonistak Mikel Laboa eta Hertzainak izango dira.

Izan ere, musikaren munduan ahaztura gupidagabea den arren, badaude gurpil zoro horretatik ateratzea lortzen duten musikari edo talde bakan batzuk. "Tumatxak" eta bikainak direlako lortzen dute ahazturaren bazka ez izatea, edo badute beste sekreturen bat? Zein da sekretu hori?

Maisu bakoitzak bere liburutxoa daukala esaten du esaerak, eta arrakastarako formula bat, bakarra, ez dagoela erakutsiko du '"Tumatxak". Arteak eta zorteak bat egiten duten eremua da arrakastarena, eta formula eta faktore asko daude lortzeko.

Gure musikariekin izango da Zuhaitz. Haiek galdekatu ondoren, haien ingurukoekin bilduko da. Hemeroteka xeheki miatuko du eta irudi zaharrak aztertu. Kalera ere joko du, herriaren ahotsa entzutera. Eta adituen iritzia ere jakingo du. Era berean, Napoka Iria eta Joseba Irazokiren bertsioak izango ditugu, hartara, geure kantagintzaren historia gaurkotasunarekin uztartuko dute.

Gaur, 22:15etik aurrera, izango da ikusgai "Tumatxak" saioa.