Itxi

telebista

ETB1eko arratsaldeak

ETB1eko arratsaldeetako programazioak audientziaren babesa jaso du

A.H.

EITB

Euskarazko eskaintza zabalak ikus-entzuleen interesa piztu du.

  • Airean saioaren aurkezle taldea. Argazkia EiTB

    Airean saioaren aurkezle taldea. Argazkia EiTB

Euskal Telebistak euskarazko programazioaren aldeko apustua egin du, eta, pixkanaka, ekoizpen eta saio berriak audientziaren babesa jasotzen ari dira. ETB1eko arratsaldeetako eskaintza zabalari esker lortutako audientzia datuek argi erakusten dute ikus-entzuleen gustukoak direla.

Astelehenean, Jaime Otamendik aurkeztutako 'Airean' magazinak % 9ko audientzia zatia lortu zuen ikus-entzule euskaldunen artean, eta horien hirugarren aukera izan zen. Egun-eguneko gaiak aztertzeaz gain, Edurne Pasaban alpinistaren bisita jaso zuten platoan.

'Gaur Egun' albistegiaren eguerdiko edizioak % 12,8ko audientzia izan zuen, eta arratsaldeko entretenimendu eta informazio eskaintza osatzen duten saioek ere ikus-entzuleen arreta bereganatu zuten: Pili Materolaren 'Txoriene' sukaldaritza saioa, Zuhaitz Gurrutxagak aurkeztutako 'Hizkamizka' lehiaketa, Maddalen Iriartek gidatzen duen 'Azpimarra' eta Sara Gandara buru duen 'Euskal Herria Zuzenean'.

Gauean, 'Kontrako Eztarria'ren umoreaz gozatu ostean, Arraldeko bizilagunen gorabeherek euskaldunen % 8,7ren babesa lortu zuten. 'Goenkale'ren 20. denboraldia katearen batez besteko datuak gainditzen ari da.