telebista
Goizeko albistegia
Juan Karlos Izagirreri elkarrizketa, 'Egun On Euskadi'n eta 'ETB Hoy'n
A.H.
EITB
Saudi Arabian sortzen ari diren merkatu aukera berriez arituko dira 'Entrada Libre'n.
-
Juan Karlos Izagirre
Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea hartuko dute gonbidatu 'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy' albistegietan. Estepan Aldamiz- Etxebarriak egingo dio elkarrizketa ETB1en eta horrez gain, Garbiñe Biurrun, Jose Luis Elorza eta Jose Mari Pastor izango ditu saioan solaskide.
ETB2n, Olaia Urtiagak hartuko du Donostiako alkatea eta egun eguneko gai politikoen inguruan galdetuko dio. Ondoren, Silvia Intxaurrondok gidatzen duen tartean, eguneko albiste nabarmenenak aztertuko dituzte ohiko solaskide taldearekin.
Saudi Arabian, aukera berriak
Vanessa Sanchezek Antton Sagasta, Mesako Finantza zuzendaria, eta John Nelson, Meiko Operazio burua, elkarrizketatuko ditu ETB2ko 'Entrada Libre' saioan. Beraiekin, Saudi Arabian sortzen ari diren merkatu aukera berriez arituko da solasean.