Itxi

telebista

Gaur

Olaizola II-Ibai Zabala / Irujo-Barriola, ETB1en eta eitb.com-en

A.A.

EiTB

Horrez gain, Donostiako Nazioarteko Krosa eta Endesa Ligako hiru partida: Rio Natura Monbus-Bilbao Basket, Fuenlabrada-Laboral Kutxa eta Estudiantes-Gipuzkoa Basket.

0:09

Gaur Aimar Olaizolak eta Juan Martinez de Irujok Binakako Txapelketan izango duten norgehiagoka zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta eitb.com-en. Aretxabaletaren lesioa tarteko, Ibai Zabalarekin jokatuko du goizuetarrak. Barriolarekin, berriz, errioxarrak. 17:00etan hasiko den kirol emankizuna Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak gidatuko dute zuzenean Bizkaia pilotalekutik. Txapelketako partidaren aurretik, Julen Retegi-Cecilio eta Aritz Lasa-Pascual bikoteek neurtuko dituzte indarrak.

Ordu berean hasiko da Osasuna-Athletic derbia Iruñean. Partida honen inguruko datu guztiak Mikel Olazabalek kontatuko dizkigu 19:30ean hasiko den 'Gol Festa' saioan. Futbol jardunaldiaren errepaso zabala egingo dute eta Realak astelehenean duen hitzorduari ere erreparatuko diote.

Bestalde, saskibaloiak tarte zabala hartuko du Euskal Telebistako programazioan, hiru euskal taldeen neurketak eskainiz. Goizean, 12:15ean, ETB1en, Rio Natura Monbus-Bilbao Basket emango da. Arratsaldean, berriz, bi partida izango dira ikusgai aldi berean ETBKn: Fuenlabrada-Laboral Kutxa 18:00etan hasita eta Estudiantes-Gipuzkoa Basket 18:30etik aurrera. Asier Arangurenek eta Josean Aldalurrek egingo dute kontakizuna zuzenean, telebistarako eta interneterako ere bai.

Halaber, ETBKn eta eitb.com-en, Donostiako Nazioarteko Krosa zuzenean jarraitzeko aukera izango 12:30etik aurrera Juanan Legorbururen komentarioekin.

Ohi denez, palak eta zesta puntak osatuko dute igandeko kirol eskaintza, 20:15etik aurrera, ETBKn. Lehendabizi, Fustok eta Ibargaraik bezperan jokatuko duten Munduko Pala Txapelketako finalerdia eta, ondoren, Egiguren II.aren eta Erkiaga II.aren arteko Munduko Zesta Txapelketako finala, abuztuan jokatutakoa. Iñigo Aiestaran izango dugu berriemaile.