Surne Bilbao Basketek eta Andrew Goudelockek bi aldeen arteko kontratua berritzeko akordioa lortu dute, eta horrela, eskolta estatubatuarrak Bilboko taldean jokatuko du 2022-2023ko denboraldian.
Isabel Iturbe Bilbao Basketeko presidentearekin hitz egin dugu. Orain bulego lana bor-borrean hasiko da, etorkizuneko taldea atontzeko. Iturbek oso sentsazio onarekin bukatu du denboraldia.
Oso partida lehiatuan, beltzezko gizonak aurretik joan dira uneoro markagailuan, Betisek azken minutuetan markagailua irauli duen arte, partida luzapenera eramanez. Huts egindako jaurtiketa libreek taldea zigortu eta Playoff gabe utzi dute.
Bilboko saskibaloi taldeak Zaragozan irabazi zuen, 80 eta 82. Alex Mumbruren taldeak 16 garaipen ditu iada, zortzigarrena den Murtziak eta Kanaria Handiak bezain beste.
Rafa Luz joko-antolatzaile brasildarrak garaipena eman dio Surne Bilbao Basketi Casademont Zaragozaren aurka, eta play-off postuetara hurbildu du Alex Mumbruren taldea.
Surne Bilbao Basket irabazi egin du Lenovo Teneriferen aurka (87-79) Bilbao Arenan jokatu duen Endesa Ligako 32. jardunaldiko aurreratutako partida. Bilboko taldeak 15. garaipena erdietsi, eta zortzigarren postua eskuratzeko aukerekin jarraitzen du.
Bilbao Basketek Lenovo Teneriferen aurka jokatuko du apirilaren 27an. 32. jardunaldiari dagokion partida da. Alex Mumbru, Bilboko taldeko entrenatzaileak, gurekin hitz egin du.
Surne Bilbao Basketek ezerezean utzi du UCAM Murtziak hirugarren laurdenean egindako lana, eta ligan lasaitasuna aitortzen dion 14 garaipenera heldu da (78-77).
Bilbao Basketek Alex Mumbru egungo entrenatzailea eta bederatzi denboraldiz jokalari izandakoa omendu du, Real Madrilen aurka jokatutako partidaren ostean. Zaleen, senitartekoen, lagunen eta taldekideen esker ona jaso du Mumbruk.
Surne Bilbao Basketek merezitako garaipena lortu du Real Madrilen aurka (79-67), eta Alex Mumbru entrenatzaileari eskainitako ospakizunetako parte bihurtu da. Izan ere, Mumbruren '15 'zenbakidun kamiseta Miribillako pabiloiko sabaian zintzilikatu dute.
Bilbao Basketek Real Madrilen aurka jokatuko du asteazkenean Endesa Ligako 19. jardunaldiko atzeratutako partida. Madrilgo taldea ez dabil ondo azken boladan, baina Alex Mumbru Bilboko taldeko entrenatzaileak Pablo Laso Real Madrilgo teknikariaren aldeko hitzak esan ditu.
Surne Bilbao Basketek denboraldiko 12. garaipena eskuratu du Valentzia garaituta, eta, hartara, lasaitasuna lortu du liga txapelketa amaitzeko geratzen diren ardunaldietarako.
Katalanak 9 denboraldiz eraman zuen zenbakia erretiratuko du Bilboko taldeak. Omenaldia Real Madrilen aurkako partidaren ostean egingo da, apirilaren 13an, asteazkenean.
Surne Bilbao Basketek markagailua iraultzea lortu du Fuenlabradaren aurka, baina azken txanpan partidak ihes egin dio. Azken 6 partidetan, garaipen bat baino ez dute lortu bilbotarrek.
Partida berdinduta hasi da bi euskal taldeen artean. Hala ere, bigarren laurdenari ekin ostean, Gasteizko taldeak kontrola hartu du eta bilbotarrak gainditu ditu euren etxean, Bilbao Arenan.
Surne Bilbao Basketek garaipen garraintzitsua erdietsi zuen etxetik kanpo Breoganen aurka (86-94) eta Bitci Baskoniaren bolada onak amaiera izan zuen Obradoiroren kontra (81-76).
Taldeko lanean oinarritutako garaipen handia lortu du Surne Bilbao Basketek Rio Breoganen kantxan. Defentsa onak eta aulkiko jokalarien ekarpena ezinbestekoa izan da neurketa irabazteko (86-94).
Ante Tomic eta harrobiko Joel Parra, Pau Ribas eta Pep Busquets jokalarien lanari esker Badalonako taldeak merezimenduz lortu du garaipena Bilbon. Surne Bilbao Basketek ez du aurreko jardunaldietako maila eman.
Surne Bilbao Basketek bolada ikusgarriari eutsi dio igande honetan. 7. garaipena kateatu dute bilbotarrek, Miribillan BAXI Manresaren aurka 89-82 irabazita, bi taldeek euren joko une bikaina baieztatu duten partidan.
Bilbao Basketk David Walker jokalaria aurkeztu du gaur. Rafa Pueyo kirol-zuendariak hiruko jaurtiketetan trebea dela eta taldea indartuko duela baieztatu du.
Surne Bilbao Basketek 71-88ko emaitzarekin irabazi du Coosur Real Betisen kantxan, bere bosgarren garaipena kateatuz. Andaluziarrek 11 puntuko errenta izatera iritsi dira, baina atsedenaldiaren ostean behera egin dute bilbotarren eraginkortasunaren aurrean.
Surne Bilbao Basketek denboraldiko lehen garaipena lortu du etxetik kanpo, Monbus Obradoiroren pistan (91-96) hain zuzen, bere bolada bikaina luzatzeko eta jaitsiera postuetatik aldentzeko.
Surne Bilbao Basketek Real Madrilen aurka jokatuko du apirilaren 12an, 21:00etan, Bilbao Arenan. Bitci Baskoniak indarrak neurtuko ditu UCAM Murtziaren kontra apirilaren 13an, 19:00etan, Buesa Arenan.