telebista
Audientzia
149.000 lagunek egin dute bat ETB2ko 'Eguraldia' tartearekin
A.E.
EiTB
Atalik ikusiena igande gauekoa izan zen, %18,2ko audientzia zatia eta 212.000 laguneko audientzia metatua izan zituen.
-
Itsasoko denboraleak ikusmin handia piztu du ikus-entzuleen artean
Otsaileko lehen egun hauetan, 149.000 laguneko audientzia metatua izan du, bataz beste, ETB2ko 'Eguraldia' tarteak Euskadin eta eragin esparruan. Euskal Herria jasaten ari den itsasoko denboraleak ikusmin handia piztu du ikus-entzuleen artean, audientzia emaitzetan ageri denez.
Igandekoa izan zen ETB2ko 'Eguraldia' saiorik ikusiena: %18,2ko audientzia eskuratu zuen eta 212.000 lagunek egin zuten bat atalarekin uneren batean. ETB1en, 'Eguraldia' saiorik ikusiena ere igandekoa izan zen, euskaldunen artean %8,5ko audientzia lortuz.
'Teleberri'k azkeneko bost urteetako daturik onena lortu zuen igandean
Igandeko 'Teleberri' albistegiaren lehenengo edizioak %31,5eko audientzia zatia lortu zuen, azkeneko bost urteetako audientzia daturik onena, hain zuzen ere. 365.000 ikus-entzulek bat egin zuten uneren batean Estibaliz Ruiz de Azuak aurkeztutako albistegiarekin Euskadin eta eragin eremuan.
'Gaur Egun 2', lider euskaldunen artean
Atzo gaueko albistegiek ere emaitza nabarmenak izan zituzten: 'Teleberri 2'k %20,2ko audientzia izan zuen eta eguneko albistegirik ikusiena izan zen. 'Gaur Egun 2' euskaldunen artean lider izan zen %12,3ko audientzia zatiarekin.