Itxi

telebista

Eroski Zurekin

Gaurko final handian ezagutuko dugu 'Sukaldari'ko faboritoa

A.A.

EiTB

Lehiakide gustukoenaren izena jakingo dugu, gaur,  final handian. Botoa eman dutenen artean egindako zozketan Ainara Martín Ortego izan da garaile.

'Sukaldari' saioko faboritoa aukeratzeko martxan zegoen bozketa aurreko asteko asteazkenean itxi zen, maiatzaren 26an. Hainbat egunez, eitb.com-eko erabiltzaileek Eroski Zurekin sari berezi honetako finalera iritsi ziren lau lehiakideen artean aukeratu ahal izan dute: Gorka Valdecantos, Aitor Martinez Aspiazu, Iban González Etxarri eta Afrika Lopez de Ipiña.

Gaur gauean izango den 'Sukaldari'ko final handian jakingo dugu ikusleen gustukoena nor izan den, eta lehiaketa hori nork irabazi duen. Irabazleak sari potoloa eramango du: bi lagunentzako bidaia, leku exotiko eta gastronomiko batera, eta 1.000 euroko txartela, bere platerak egiteko behar duena Eroskin eros dezan.

Azken aste honetan botoa eman duten erabiltzaile guztien artean Eroskin erosi ahal izateko 150 euroko txeke bat zozkatu dugu. Irabazlea Urduñako Ainara Martin Ortego izan da.

Guztira, sari berezi honetan 4.000 boto inguru jaso ditugu. Mila esker parte hartu duzuen guztioi!