telebista
Txirrindularitza
Frantziako Tourra, zuzenean, ETB1en eta eitb.com-en
A.E.
EiTB
Frantziako Tourra egunero zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta eitb.com-en, uztailaren 5etik 27ra bitartean.
Frantziako Tourra zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta eitb.com-en. Uztailaren 5etik 27ra bitartean jokatuko den lasterketaren kontakizuna Fermin Aramendik egingo du ETBn, Xabier Usabiaga eta Pedro Mari Goikoetxea adituak lagun dituela. Gehientsuenetan, 'Gaur Egun' albistegiaren ostean, 14:40ean, hasiko da emankizuna. Baina zenbait egunetan, etapa nagusietan edo esanguratsuetan, goizetik ere egingo dute ETBK Sat-en.
eitb.com-en, aldiz, etapa guzti guztiak emango dira osorik eta zuzenean. Eta horrez gainera, etapa amaitu ostean, nahieran ikusi ahal izango diran bai Eitb Nahieran atarian bai Frantziko Tourraren eitb.com-eko atarian.
101. edizioa du aurten munduko txirrindularitza probarik garrantzitsuenak. Ingalaterran abiatu da, Yorkshire konderrian, eta 21 jardunaldiren ostean, ohi denez, Parisera iritsiko da tropela.
Ustekabez beteriko ibilbidea izango du aurten Tourrak. Alde batetik, erlojupeko proba bakarra egongo da eta Parisera iritsi bezperan jokatuko da. Bestalde, maldan gora amaituko diren sei etapa izango ditu. Etapa menditsuak, gainera, hiru zatitan banatuko dira, Alpeak eta Pirinioak ez ezik, Vosgos mendikatea ere zeharkatuko baitute.