Itxi

telebista

22:15ean

Ivan Fandiño, Orduñako toreatzailea, gaurko 'Iñaki & Cia' saioan

A.H.

EITB

Iñaki Lopezek osteguneko protagonistaren bi afizioak ezagutuko ditu: bere lanbidea, zezenketa, eta bere pasioa, pilota.

Azken urteetan izen handia lortu duen toreatzailearekin izango da Iñaki Lopez gaur: Ivan Fandiño. Protagonistak bere etxeko ateak irekiko dizkio 'Iñaki & Cia' saioari eta bere bi aldeak erakutsiko ditu: 'Ivan profesionala' eta 'etxeko Ivan'.

Alde batetik, zezenketaren 'maisua' ezagutuko du Iñaki Lopezek. Etxea utzi eta Guadalajarako herri batean, entretenigarrietatik urrun, egunak entrenatzen igarotzen dituen profesionala. Horren eguneroko prestaketa-saioen lekuko izango da Iñaki, eta Nestor toreatzailearen ahaldun eta lagunarekin, eta banderillero batzuekin ere hitz egiteko aukera izango du.

Bestetik, Ivan Fandiñoren alderik pertsonal eta familiarrena ezagutuko du Iñaki Lopezek, Urduñara joango baita berarekin. Gurasoak, Paco eta Chari, eta  lagunak, betiko kuadrilla, ezagutuko ditu. Horrez gain, Urduñako pilotalekua ezagutuko dute. Bertan orduak eta orduak eman zituen toreatzaileak gaztetan; izan ere, zezenketan hasi aurretik, pilota izan zen bere pasio eta afizio nagusia.

'Iñaki & Cia' gaur emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB2n.