telebista
23:40an
'Wineman' txakolinari buruzko saio berezi batekin estreinatuko da gaur
eitb.com
EITB
Joaquín Gáalvez Bauza adituak ardoaren munduari buruzko serie dokumentala aurkeztuko digu.
Gaur gauean, ETB2k Wineman dokumental sorta estreinatuko du. Joaquin Galvez Bauza adituaren eskutik, ardoaren munduan murgilduko gara. Europako mahasti ospetsuenak bisitatzeko aukera izango dugu: Euskadiko eta Gaztela Mantxako upeltegiak; Portugalen, Oportokoak; eta Frantzian Bordelekoak, adibidez.
Lehenenego atala, txakolina
Astelehen honetan, Wineman Euskadira gerturatuko da, Zarautzeko txakolinaren jaietara hain zuzen ere.
Dastatze bat egin ondoren, bi txakolin handi ezagutuko ditu, eta upeltegiak bisitatzera joango da. Bertan txakolina ekoizteko metodoak ezagutuko ditu. Atalaren amaieran, Winemanek txakolin on bat lortzeko gakoak azalduko ditu.
Wineman, gaur gauean, 23:40etik aurrera, ETB2n.