telebista
Zinema
'Nunca es tarde para enamorarse', gaur gauean, ETB2n
A.A.
Emma Thompson eta Dustin Hoffman ditu protagonista Joel Hopkinsek 2008an zuzendu zuen istorio honek. 22:15etik aurrera egongo da ikusgai ETB2n.
Euskal Telebista Nunca es tarde para enamorarse filma emango du gaur gauean, 22:15etik aurrera. Emma Thompson eta Dustin Hoffman ditu protagonista Joel Hopkinsek 2008an zuzendu zuen istorio honek.
Edozein garai eta adin direla onak maitemintzeko eta aldaketak egiteko adierazten du pelikula honek. Harvey Shine (Dustin Hoffman) bere alabaren ezkontzara joateko Londresera iritsi den gizon heldu bat da. Han Kate Walker (Emma Thompson) ezagutuko du kafetegi batean eta izpiritu erromantikoa pizktuko zaio berriz ere.
Bai Emma Thompson bai Dustin Hoffman Urrezko Globoak sarietarako hautagai izan ziren pelikula honetan egindako lanagatik.