telebista
Kirolak zuzenean
Amorebieta-Barakaldo partida, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en
A.A.
EiTB
Urriza-San Miguel, erremonteko Kutxa sariko finala, ere zuzenean izango da ikusgai ETBKn eta eitb.eus-en.
Zuzeneko bi kirol emanaldi egingo dituzte Euskal Telebistak eta eitb.eus-ek, gaur. Arratsaldeko lauretan, ETB1en, Bigarren B mailako Amorebieta-Barakaldo partidaren kontakizuna egingo dute Xabier Anduezak, Juanan Larrañagak eta Iban Bengoetxeak.
Eta bostetan, ETBKn, Urrizaren eta San Miguelen arteko erremonteko neurketaren berri emango dute Iñigo Aiestaranek eta Manuel Arrizabalaga Matxinek Hernaniko Galarreta pilotalekutik.
18:00etan, artzain txakurrak izango dira ikusgai ETB1en: abuztuaren 15ean jokatutako Amaiur saria. Ibon Gaztañazpi eta Joseba Arrizabalaga izango ditugu esatari.