Itxi

telebista

Gaur

Maritxalar eta Migueliz agintari, Errenteriako 'Conquistour'-en

A. A.

EiTB

Maritxalarrek arazotxo batzuk izango ditu bere taldean bertan eta Migueliz egurra emateko gogoarekin azalduko da. Gaur ikusiko ditugu 22:15etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus atarian.

Manu Maritxalar eta Migueliz arituko dira kapitain lanetan, gaur, "Conquistour" saioaren Errenteriako atalean. Lehendabizikoak arazoak izango ditu bere taldean bertan. Bigarrena, berriz, egurra emateko eta bere gaitasunak erakusteko gogotsu dator.

Manu Maritxalar justu-justu sartu zen Kortak saio honetarako egin zuen kapitainen aukeraketan. Beraz, postu honetarako gai dela erakutsi beharrean dago etengabe. Egoera hori ez da erosoa inorentzat, eta askoz gutxiago benetako azterketa zure etxean, zure jendearen aurrean, egin behar duzunean. Boxeolari ohiak kritikak isilarazi nahiko ditu, baina okerrik eginez gero, inoiz baino okerrago utz dezake bere burua. Horrez gainera, aukeratu duen taldean arazoren bat edo beste izango du: David Secok, adibidez, beldur gehiago dio bere kapitainari aurkarien taldeari baino.

Migueliz, berriz, aspaldiko ezaguna da bai "El Conquistador de Fin del Mundo"ko bai "Conquistour"eko zaleentzat. "El Conquis"en 8. edizioan parte hartu zuen, 2012an, eta David Secoren aurka duelua galdu eta gero kanporatu zuten. Ondoren, 2012ko "Conquistour"-en aritu zen eta baita "101 Gaztelu" saioan ere. Oraingoan, karateka talde baten kapitain izatea egokitu zaio.

Bi kapitainak ez dira isilik egotekoak eta kritika, egoera edo komentario guztiei erantzuteko prest egongo dira abentura honetan ere. Gaur ikusi ahal izango dugu 22:15etik ETB2n eta eitb.eus-en.