telebista
Gaur, 22:15ean
Koldo Saratxaga enpresen guruarekin elkarrizketa, 'Por Fin, Viernes'en
A.H.
EITB
Gainera, gurasoen aurkako seme-alaben indarkeriaz arituko dira, geroz eta ohikoagoa bihurtu baita.
-
Koldo Saratxaga. Argazkia: EiTB
Koldo Saratxaga enpresak kudeatzen aditua elkarrizketatuko du gaur gauean Jon Bilbaok 'Por Fin, Viernes' saioan. Hitzorduan zehar, Euskadiren balizko independentzia baten bideragarritasunaz ere arituko dira, betiere, ekonomiaren ikuspuntutik.
Horrez gain, gurasoen aurkako seme-alaben indarkeria aztertuko du saioak. Eraso hauek geroz eta ohikoagoak bihurtzen ari dira gizartean. Indarkeria mota hau gertutik ezagutu dutenen testigantza jasoko du 'Por Fin, Viernes' saioak, eta gurasoei eta anaiari eraso egiten zien 21 urteko mutil bat izango dute platoan gonbidatu. Javier Urra psikologoak ere bere ikuspuntua emango du gaiaren inguruan.
'Por Fin, Viernes' gaur gauean emitituko da, 22:15etik aurrera.