telebista
16:15ean
'Anonyma: Una mujer en Berlín', gaur, ETB2n
Benetako gertaeretan oinarrituta dago film hau. Oso tragikoak baina gutxi ezagunak diren jazoerak kontatzen ditu: sobietar armadak alemaniar emakumeei eginiko bortxaketak.
Max Färberböck zinegileak 2008an zuzendu, eta Nina Hoss protagonista duen Anonyma: Una mujer en Berlín filma eskainiko du ETB2k, gaur. Eine Frau in Berlin 1959an era anonimoan kaleratu zen liburu autobiografikoan oinarrituta dago gidoia. Geroago jakin zen idazlea Marta Hillers izan zela.
II. Mungu Gerraren amaierako hilabeteetan, Berlinen suntsituta zegoen eraikin bateko soto batean, bere bizipenak egunkari batean idatzi zituen kazetari alemaniarra izan zen Marta Hillers. Sobietar armadak hiria indarrez hartzeaz eta arpilatzeaz gain, bertan bizi ziren emakumeak bortxatu zituzten inolako bereizketarik egin gabe, eta egindakoagatik zigorra jaso gabe.
Historiagileen arabera, Bigarren Mundu Gerraren amaieran, sobiertar armadako soldaduek 100.000 emakume eta neskato baino gehiago bortxatu zituzten Berlinen, eta 2 milioi inguru, Alemania osoan.
Ez galdu Anonyma: Una mujer en Berlín film gogorra, gaur, 16:15etik aurrera, ETB2n.