Itxi

telebista

22:15ean

'Madres del tercer Reich' eta 'Ultravioleta', gaur, 'LND' saioan

A.H.

EITB

'LND' saioak Madres del tercer Reich pelikula eskainiko du, eta, ondoren, Ultravioleta, Maribel Verdú protagonista duen film laburra.

Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak emanaldi bikoitza eskainiko du. Madres del tercer Reich asteko pelikularen emanaldiaren ondoren, Paco Plazaren Ultravioleta film labur bikaina eskainiko du Felix Linaresek. Aurtengo Zinemaldian estreinatutako film labur honek Maribel Verdu du protagonista.

Madres del tercer Reich benetako istorio batean oinarritutako pelikula da. Bigarren Mundu Gerraren garaian izandako gertaera ilunak hartzen ditu oinarri, arraza arioa hobetzeko naziek sortu zituzten emakumeen kontzentrazio esparruen berri emateko. 'La Noche de...' saioak pelikula filmatzeko lanen sekretuak azalduko ditu, eta benetako historia beldurgarriaren berri emango du.

Horrez gain, Monicca Belucci nazioarteko zinemako aktore ezagunaren inguruan aritzeko denbora ere izango du Felix Linaresek, izan ere, aktoreak 50 urte beteko ditu asteartean bertan. Bizitzaren erdia eman du Monica Belluccik sentsualitatearen ikono izaten, eta Monicak horren eder eta dotore jarraitzeko dituen zazpi sekretuak aireratuko ditu saioak, Los siete secretos de belleza de Monica Bellucci atalean.

Astearteko 'La Noche de...' saioak Hollywoodeko aktore ospetsuek galdutako dirutzen inguruko erreportajea ere eskainiko du, eta animalia basatien erasoen ondorioz hil diren aktoreak ere gogoratuko ditu, 22:15etik aurrera ETB2n.

Ultravioleta film laburraren estreinaldia telebistan

Madres del tercer Reich filma eskaini ondoren, 'La Noche de...' saioak Ultravioleta Paco Plaza zinemagilearen film laburra estreinatuko du telebistan. Duela egun gutxi batzuk aurkeztu zen Donostiako Zinemaldian, eta Maribel Verdu aktorea du protagonista. Felix Linaresek horren ezaugarri guztiak aztertu, eta protagonistaren inguruko erreportaje interesgarria eskainiko du, Radiografía de Maribel Verdú atalean.