telebista
22:15ean
Quentin Tarantinoren 'Malditos Bastardos' filma, gaur, ETB2n
Brad Pitt, Diane Kruger eta Christoph Waltz dira protagonista nagusiak Quentin Tarantino zinemagileak idatzi eta zuzendutako film honetan.
Gaur gauean, Malditos Bastardos filma estreinatuko du ETB2k. Quentin Tarantinok idatzitako eta zuzendutako lan honek harrera ona izan zuen publikoaren eta kritikarien artean. Brad Pitt eta Christoph Waltz ditu protagonista nagusi, eta Diane Kruger, Mélanie Laurent, Michael Fassbender eta Daniel Brühl jatorri espainiarra duen aktore alemaniarra ere aritu ziren bertan. Tarantinoren filmak 2010eko Oscar Sarietan 8 izendapen lortu zituen, eta Christoph Waltz aktoreak bigarren mailako gizonezko aktore onenaren saria eskuratu zuen.
Malditos Bastardos Bigarren Mundu Gerran girotuta dago, alemaniarrek Frantzia okupatu zuten garaian. Shosanna Dreyfus-ek (Mélanie Laurent) bere familiaren exekuzioa ikusiko du, Hans Landa (Christoph Waltz) koronel naziak aginduta. Shosannak Parisera alde egingo du, eta, identitate berri bat erabiliz, zinema-areto bat irekiko du han. Bitartean, Europako beste txoko batean, Aldo Raine (Brad Pitt) tenientea soldadu juduek osaturiko talde bat entrenatzen arituko da nazien helburu batzuei eraso egiteko. Raineren gizonek eta aliatuentzat lan egiten duen Bridget izeneko aktore alemaniar batek (Diane Kruger) Hirugarren Reicha zuzentzen duten buruak hiltzeko misioa bete beharko dute. Halabeharrez, denak zinema-areto berean topatuko dira, eta bertan Shosannak mendekua hartzeko aukera ezin hobea ikusiko du.
Gaur, 22:15etik aurrera, Malditos Bastardos filma, ETB2n.