telebista
16:15ean
'Callas eta Onassis' minisaila, gaur arratsaldean, ETB2n
Ekoizpen italiarrak enpresari grekoaren eta sopranoaren arteko amodio istorioa kontatzen du.
ETB2k gaur estreinatuko du Callas eta Onassis minisaila. Ekoizpen italiarrak bi ataletako iraupena dauka, eta enpresari grekoaren eta sopranoaren arteko tentsio handiko harremana kontatzen du. Giorgio Capitanik zuzentzen du lana, eta Luisa Ranieri, Gerard Darmon eta Anna Mouglalis dira protagonistak.
Maria Callas eta Aristoteles Onnasis 1959an ezagutu ziren, Venezian. Ezkonduta zeuden arren, berehala maitemindu ziren, eta elkarrekin egon ahal izateko dibortzioa eskatu zuten. Minisailak amodio istorio honen hasiera azaltzen du, hala nola nazioarteko aldizkarien bitartez ospetsuak egin ziren uneak.
Callas eta Onassis gaur arratsaldean estreinatuko da, 16:15ean, ETB2n.