Itxi

telebista

Gaur

Tolosako pilota jaialdia zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Horrez gain, Euskadi-Txile eskubaloi partida, aizkolarien Eusko Label sariaren emanaldia, eta Celta eta Athletic taldeen arteko futbol partidaren laburpena eskainiko dira.

Euskal Telebistak gaurko prestatu duen kirol eskaintza zabala, Euskadi eta Txileren arteko eskubaloi partidaren zuzeneko emanaldiarekin hasiko da, ETB1en, goizeko 12:00etatik aurrera. Trapagaranetik zuzenean Jon Ander Gorospek eta Jose Inazio Altubek egingo dute kontakizuna.

Bazkalostean, igandean Deban grabatutako aizkolarien binakako Eusko Label Sariaren emanaldia eskainiko du Ibon Gaztañazpik, Joxe Etxebeste adituarekin arratsaldeko 16:00etan.

Ondoren, Tolosan jokatuko den pilota txapelketarekin bat egingo dute Euskal Telebistako kamerek. Hasteko, Saralegi-Apraiz eta Victor-Ladis Galarza bikoteek jokatuko dute atariko partida, eta ondoren, Altuna III-Merino II eta Artola-Albisu aurrez aurre jarriko dira binakako txapelketan. Jardunaldiko hirugarren partida, Rico IV-Iza eta Tainta-Iturriaga bikoteen artekoa izango da. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitiak egingo dute emanaldiaren gaineko kontakizuna arratsaldeko 17:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus.

Binakako pilota txapelketaren ondoren, Celta eta Athletic taldeek jokatuko duten Errege Kopako partidaren laburpena eskainiko du ETB1ek, Jorge Cerrato kazetariaren eskutik, 19:30ean.

ETB4 kateak, berriz, igandean Beran jokatutako binakako paleta afizionatuen partida eskainiko du Euskadi eta Mexikoren artean, eguerdiko 14:00etatik aurrera Iñigo Aiestaran kazetariaren kontakizunarekin.