telebista
22:00etan
'La casa del lago' filma, gaur, ETB2n
EiTB
Drama honetan, Keanu Reaves eta Sandra Bullock dira protagonista nagusiak.
Gaur gauean, ETB2 katean, La casa del lago filma izango da ikusgai, 22:00etan. Alejandro Agresti zinemagilearen drama honetan, Sandra Bullock eta Keanu Reeves Hollywoodeko izarrak dira protagonista nagusiak.
Aintzirako etxe hori Kate Forster (Sandra Bullock) doktorearen etxea da. Lan-eskaintza bat dela eta, Katek etxea utzi eta Chicagora alde egingo du. Bi urte geroago, Alex Wayler (Keanu Reeves) arkitektoak Kateren gutun bat aurkituko du etxeko gutunontzian. Kateren gutunari erantzungo dio eta harreman berezia sortuko da bien artean. Laster, aurkikuntza harrigarria egingo du Alexek: Kateri bidaltzen dizkion gutunek denboran bidaiatzen dute.
La casa del lago drama erromantikoa, gaur, 22:00etan, ETB2n.