Itxi

telebista

Kirol emanaldiak

Laboral Kutxa-Nizhny Novgorod, gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Horrez gain, Donostian jokatuko den binakako pilota txapelketako partida eskainiko da zuzenean.

0:09

Gaur, Laboral Kutxa eta Nizhny Novgorod taldeek Euroligako Top 16 fasearen hirugarren jardunaldiko partida jokatuko dute Gasteizko Buesa Arenan, eta ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute norgehiagoka. Asier Arangurenek eta Josean Aldalurrek egingo dute partidaren gaineko kontakizuna 20:30etik aurrera, eta Juan de la Vega kazetariak protagonistei elkarrizketak egingo dizkie bertatik bertara.

Ondoren, Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatuko den jaialdiarekin zuzenean bat egingo du Euskal Telebistak. Tainta-Untoria eta Victor-Iturriaga  bikoteek jokatuko dute atariko partida, eta ondoren, Altuna III-Cecilio eta Artola-Albisu izango dira aurrez aurre, binakako txapelketaren barruan. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Ibon Gaztañazpik emanaldiaren kontakizuna egingo dute, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bi partiden arteko atsedenaldian, Cordoba eta Eibar taldeek jokatuko duten liga partidako laburpena eskainiko du Joseba Urkiola kazetariak.