Itxi

telebista

Audientzia

'El Conquistador del Fin del Mundo', ordutegi nagusian audientzia-buru

EITB

ETB1ek zuzenean eman zituen Donostiako eta Azpeitiko danborradarekin 305.000 ikus-entzulek egin zuten bat.

  • El Conquistador del fin del Mundo

    El Conquistador del fin del Mundo

Euskal Telebista audientzia-buru izan zen asteleheneko ordutegi nagusian: ETB2ko 'El Conquistador del Fin del Mundo' realitya eta ondoren ikusgai izan zen 'El Conquis' debatea euren ordu-tarteetan nagusi izan ziren. ETB1eko 'Danborrada Gaua' saioak, halaber, audientziaren oso harrera ona izan zuen, 305.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu baitzuen.

'El Conquistador del Fin del Mundo' realityaren asteleheneko emanaldia audientzia-buru izan zen bere ordutegian, % 15eko audientzia-zatia eskuratuta. Nesken arteko probak abenturako lehen kanporaketa ekarri zuen. 312.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin-eremuan.

Ondoren, Patxi Alonsok aurkezten duen 'El Conquis' debateak Patagonian gertatutakoaren inguruko solasaldi bizia eskaini zuen. Lidergoari eutsi zion bere ordu-tartean, % 13,3ko audientzia-zatiarekin, eta 258.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen.

Bitartean, ETB1ek Donostiako danborradarekin bat egin zuen, zuzenean, eta oso harrera ona izan zuen. Euskaldunen artean, % 11,6ko audientzia-zatia lortu zuen, eta 305.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zuen Euskadin eta eragin-eremuan. Bandera mastan igotzeko unean, gainera, % 29ko audientzia-zatia lortu zuen emanaldiak euskaldunen artean.