telebista
7. atala
Enekok irabazi du lehia, eta abenturatik kanpo utzi du Sara
Sara kanpoan izanda, David Secok taldeko arima osatzen duten lehiakideak berarekin ditu oraindik; taldeak lehiakorra dela erakutsi du eta kapitainaren alde dagoela, ezbeharretan guztiek bat eginda.
David Secok taldearen aldartea bere horretan izatea lortu du, ustez, abenturaren bigarren zatia hasi zenetik kondorrek behin eta berriz ezbeharrak izan arren. Azken hutsegitea, Enekok Sara kanporatu izana. Egia esan, lehian irabazteko aukera izan zuen Sarak, eta kabilak Enekok baino arinago aurkitu bazituen ere, fisikoki gaitasun mugatuak izanik, ezin izan zuen zuloak zituen paloan gora igo banderatxoa hartzeko.
Sara kanpoan dela, David Secok taldeko arima diren lehiakideak berarekin ditu oraindik; Toni, Sergio, Patxi, Janaina eta Johana lehiakideek osatzen duten taldeak lehiakorra dela erakutsi du, eta kapitainaren alde dagoela, ezbeharretan guztiek bat eginda, guanakoek ez bezala.
Liskarrak eta abentura uzteko itzala talde berdean
Zuhaitza aizkoraz mozteko jokoaren ondoren Kortak Sexy Black eta Nairekin izandako liskarra hitzezko indarkeria izan zen. Kortak iparra galdu zuen, eta onartu ezin den jarrera erakutsi zuen, saioan inoiz egin diren irain baldarrenak esanda. Zorionez, badirudi egoera baretu dela jada, baina Naik eta Sexy Blackek ez dute erraz ahaztuko. Abentura uzteko itzala ez da aldendu kanpamentu pobretik eta, oraingoan, errua ez dauka klimak, kapitainetako baten jarrerak baizik.
Berebiziko garrantzia duen graipena lortu dute pumek
Pumak, bien bitartean, ordulari suitzar baten moduan ari dira. Jokoan lortu duten garaipenak berebiziko garrantzia du. Andekak eta Ikerrek hartu dute taldearen agintea, Manuren oniritziz. Dena dela, nahiz eta egoera aldekoa izan, Manu Maritxalar abila da bilatu gabe ere iskanbilak izaten.
Ikusiko dugu, beraz, zer-nolako egoera duten hiru taldeek datozen asteotako ataletan, ‘El Conquistador del Fin del Mundo’ saioaren hamaikagarren edizioan.
izioan.